ALMUDENA CID

Posted on 2008 Martxoa 5 by paula.
Categories: Sailkatugabeak.

Kaixo!!!!!!

Gaur, wikipedia-ko orrian Almudena Cid gimnastari buruz irakurtzen ari nintzen eta beraretaz zerbait jakiteko orain informazio apur bat emango dizuet.

Almudena, Gasteizen jaiotako gimnasta da eta 1980-ko ekainaren 15ean jaio zen.

7 urterekin hasi zen gimnasia egiten. 1996. urtean Atlantako olinpiadeta joan zen, 16 urte zituelarik eta 9. postuan geratu zen.

Olinpiada eta espainiako txapelketa askotara joan da Almudena, eta denetan nahiko postu onean geratu da.

    almudena_cid.jpg

    Berri txarrak datoz

    Posted on 2008 Otsaila 27 by paula.
    Categories: Sailkatugabeak.

    Kaixo!

    Gaur berri txar batekin nator, aurrekoan Jennifer Colinori buruz hitz egin nizuen eta sendatuko zela esan nizuen baina orain dela gutxi gimnasia utzi behar duela enteratu nintzen, badakizue, bere bizkarreko lesioa dela eta horregatik orain bere omenez bideo bat jarriko dizuet.

    Jennifer Colino

    Posted on 2008 Otsaila 14 by paula.
    Categories: Sailkatugabeak.

    Jennifer Colino, 1985eko urriaren 17an jaiotako Torreviejako gimnasta da.
    Jennifer, munduko kopa irabazi zuen lehen gimnasta espainiarra izan zen, 17 urte zituelarik.

    Gimnasta hau gurekin egon ohi da Tolosako Usabal polikiroldegian eta bertan gauza berriak erakutsi, gauzak gaizki egiten ditugunean zuzendu eta horrelako gauzak esan eta erakusten dizkigu. Azkeneko aldiz Tolosan gurekin egon zenean, joan baino lehen, polikiroldegian exibizio bat egin genuen eta bukatu zenean mikrofonoa hartu eta hitz batzuk esan zituen, horietako batzuk lesio bat zeukala bizkarrean eta oso kontuz ibili behar zela min handiagoa ez egiteko eta gu denok, nire ekipokoak, oso triste geratu ginen, batzuk negar eta dena egin zuten. Niri asko gustatzen zait gimnasia erritmikoa eta pena handia emango zidan gimnasia egin gabe geratuko bazen, baina zorionez ez zaio hori gertatu behar.

    bloga.jpg

    GIMNASIA ERRITMIKOAREN BLOG BERRIA

    Posted on 2008 Urtarrila 23 by paula.
    Categories: Sailkatugabeak.

    KAIXO!!!!

    NI PAULA SESMA NAIZ, ORDIZIAKOA ETA NIRE BLOG BERRIA GIMNASIA ERRITMIKOARI BURUZ IZANGO DELA JAKINARAZTEN ZAITUZTET. ESPERO DUT BLOG HONETAZ ASKO DISFRUTATZEA ETA GAUZA ASKO IDAZTEA!!!!!!!!

    Kaixo Mundua!

    Posted on 2008 Urtarrila 9 by paula.
    Categories: Sailkatugabeak.

    Ongi etorria Jakintzazu.netra. Hau zure lehen bidalketa da. Editatu edo ezabatu ezazu eta jarraian, hasi blogeatzen!