Tania, 1985ko uztailaren 7an jaiotako Santanderreko gimnasta bat da.
9 urte zituelarik hasi zen gimnasia erritmikoa egiten eta Santanderreko gimnasia taldekoa da. Bere entrenadorak Emilia Bojiradova eta Tania Nargonaia dira. Bere gimnasta gustokoena Raskina da. Gutxien gustatzen zaion aparatua soka da eta gehien gustatzen zaiona pelota.
Lagunekin ibiltzea, irakurtzea, hondartzara joatea, musika modernoa entzutea… asko gustatzen zaio eta oroskopoan kantzer da.

Carolina 1986ko maiatzaren 31an jaiotako gimnasta da. Dornbirm herrian jaio zen. 1,67m neurtzen ditu eta 45kg pisatzen ditu. Begi urdinak ditu eta ile rubio iluna dauka.Carolina oroskopoan Geminis da.
1993.urtean hasi zen gimnasia egiten. Turnerchaf Dornbirm da bere ekipoa eta bere entrenatzaileak Lucia Gensheva eta Birgit Schielin dira. Bere zaletasunak irakurketa, zinea, dantza… dira eta bere gimnasta gustokoena Simona Peicheva da.

Vera 1986ko otsailaren 23an jaiotako gimnasta errusiarra da.Errusiako Jekaterinburg herrian jaio zen baina orain Moskun bizi da. 1,69m neurtzen ditu eta 44kg pisatu. Orain 22 urte dauzka.
7 urterekin hasi zen gimnasia egiten, hau da, 1993.urtean. Bere ekipoa Mgfco, Dinamo da eta bere entrenatzaileak, Irina Viner, Shatalina eta Gorbulina dira. Bere lehenengo titulu garrantzitsuena Makuko Mundialetan izan zen, 2005.urtean eta lehenego postuan geratu zen zintarekin bere dantza eginez. Horren ondorioz munduko irabazlea izan zen.

Olga, Moskun jaiotako gimnasta bat da.
Berak gimnasia moskun egiten du eta MGFSO taldean gainera.
Bi entrenadora dauzka, Irina Viner eta Helen Nefedova.
Zortzi urterekin hasi zen gimnasia erritmikoa egiten eta sei-zazpi ordu entrenatzen ditu egunero.
Errusiako taldean laugarren postuan dago Olga eta bere denboraldia 2003. urtean hasi zen.
Olgak ahizpa bat dauka eta gimnasia egiten du, gainera bere web orria dauka, hauxe da: www.ekkapranova.narod.ru .

Irina, 1982an jaiotako gimnasta da. Atenaseko olinpiadetan egon zen 2004ean eta bigarren postuan geratu zen.
Moskun bizi da eta bere entrenatzaileak; Vera Shteilbaums, Elena Arais eta Irina Viner dira. Alina kabaeva erretiratuta dagoenez, Irina da munduko gimnastarik onena.
Bere malgutasunagatik da ospetsua, 12 ordu entrenatzen ditu egunero eta astean arratsalde bat bakarrik dauka libre, CSKA da bere ekipoa.
Bere aparatu gustokoenak pelota eta aroa dira.
Informazio hau wikipedia orrialdetik atera dut.
