NIRE TXAPELKETA
Kaixo!!!!
Ni Paula naiz eta gaur niri buruz hitz egingo dut. 1995eko abenduaren 24ean jaio nintzen. Orain 12 urte dauzkat eta gimnasia erritmikoa egiten dut. Nire kolore gustokoenak arrosa eta berde pistatxoa dira. Lagunekin ibiltzea eta telebista ikustea ere izugarri gustatzen zait.
Aurten, bi txapelketetan hartu dut parte, lehenengoan aroarekin egin nuen eta bigarrengoan pilotarekin, azkeneko hau lehengo larunbatean izan zen. Lehenengo geratu nintzen, ondorioz, Gipuzkoako txapelketara pasatuko naiz. Lehenengo aldia izango da gipuzkoakoetan parte hartuko dudala eta oso pozik nago.
Azkeneko txapelketako esperientzia kontatuko dizuet:
Goizean joan ginen eta 52. postuan atera nintzen, oso ondo sentitu nintzen tapizaren gainean nengoenean eta gainera pilota behin bakarrik erori zitzaidan. Oso pozik atera nintzen eta aldageletara joan nintzen lagun batekin, aldatu eta segituan bukatu zen txapelketa. Bukatu bezain laster esan zidaten zenbagarren geratu nintzen eta oso pozik jarri nintzen esan zidatenean eta segituan etxera joan nintzen.
Nire argazkirik ez dudanez ezin dizuet jarri baina saiatuko naiz. AIO!!!!
![]()
5 comments.
Funny Bubbles