Jennifer Colino
Jennifer Colino, 1985eko urriaren 17an jaiotako Torreviejako gimnasta da.
Jennifer, munduko kopa irabazi zuen lehen gimnasta espainiarra izan zen, 17 urte zituelarik.
Gimnasta hau gurekin egon ohi da Tolosako Usabal polikiroldegian eta bertan gauza berriak erakutsi, gauzak gaizki egiten ditugunean zuzendu eta horrelako gauzak esan eta erakusten dizkigu. Azkeneko aldiz Tolosan gurekin egon zenean, joan baino lehen, polikiroldegian exibizio bat egin genuen eta bukatu zenean mikrofonoa hartu eta hitz batzuk esan zituen, horietako batzuk lesio bat zeukala bizkarrean eta oso kontuz ibili behar zela min handiagoa ez egiteko eta gu denok, nire ekipokoak, oso triste geratu ginen, batzuk negar eta dena egin zuten. Niri asko gustatzen zait gimnasia erritmikoa eta pena handia emango zidan gimnasia egin gabe geratuko bazen, baina zorionez ez zaio hori gertatu behar.
2 comments.
Funny Bubbles